XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

21. IKASGAIA.
11. IRAKASTUNITATEA
GAIA ETA OINHARRIA.

EREDUAK ETA EGITUR HITZAK
Eman niri
honi
horri
hari
liburu bat
.

Zein liburu?
Ekar liburu gorria
.

Non dago?
Han apalategian
Bai, horixe
.

Substantiboak
apalategi
baso
botila
ganibet
goilare
kaxa
kikara
kutxatila
sardeska
.

Esaera
Tori ¡
Adjektiboak
handi
haundi
kamuts
txiki
zorrotz
.

Aditzak
ekar
eman
.

OHARPEN JENERALAK
Oinharrizko euskaran, arau jeneral bezala, inperatiboa aditz laguntzailerik gabe erabiliko da: Eman niri, honi, horri, hari, etab.

Euskal Herriko zenbait eskualdetan galdu egin da J, TS eta Z kontsonanteen ahozkapen jatorra.

Saia zaitez, kontsonante hoik ongi ebakitzera.

Adieraz mimikaz handi eta haundi adjektiboen arteko diferentzia.

BELARRI ETA AHOZKO IRAKASPENA
(a) ENTZUTEA (liburuak hitxita).
(b) ENTZUTEA ETA ULERTZEA (liburuak zabalik, textua estalita).

(c) ENTZUTEA (liburuak hitxita).
(d) ENTZUTEA ETA DENEK BATERA ERREPIKATZEA (liburuak hitxita).
(e) ENTZUTEA ETA TALDEKA NAHIZ BAKARKA ERREPIKATZEA (liburuak hitxita).

(f) GORAKI IRAKURTZEA: Denek batera, taldeka nahiz bakarka (liburuak zabalik).

IHARDUNALDIA ETA EREDUEI BURUZKO ARIKETA: Liburuak hitxita
(a) EMAN NIRI... BAT iradokitzeko, eta elkar hizketa eskenifikatzeko.

Ekin ihardunaldiari, ikasleek beren egitekoa ongi egin arte.

Hauek, zeinu eta mimikaz baliaturik hitz egingo dute.

Eman zuk gidahitzak.

IRAKASLEA: Urlia eta Sandia, eskenifika elkar hizketa, mesedez. Urlia,... liburu.

1. IKASLEA: Eman niri liburu bat, mesedez.
2. IKASLEA: Zein liburu? Hau?.

IRAKASLEA: Gorri.
1. IKASLEA: Ez,hori ez. Ekar liburu gorria.

2. IKASLEA: Non dago?
IRAKASLEA: Apalategi.
1. IKASLEA: Han, apalategian.
2. IKASLEA: Hau?
1. IKASLEA: Bai, horixe.
2. IKASLEA: Tori ¡
1. IKASLEA: Eskerrik asko.

Egin berdin, gidahitzak aldatuz.

Eskenifikazioa hasi baino lehen, adieraz mimikaz hemen / hor / han adberbioen esangura.

Hona hemen beste gidahitz batzu:
idazluma / gorri / hemen
lapitz/ beltz / hor
alkondara / zuri / han
gona / gris / hemen
maleta / marroi / hor
gorbata / hori / han
boltsa / berde / hemen
brusa / zuri / hor
kapela / beltz / han
.

(b) EMAN HONI / HORRI / HARI... BAT iradokitzeko, eta elkar hizketa eskenifikatzeko.

Eskenifika eraz elkar hizketa lehen bezala.

Adieraz mimikaz honi / horri / hari datiboen esannahia.

(c) EMAN GIZONARI... BAT iradokitzeko eta elkar hizketa eskenifikatzeko.

Eskenifika eraz elkar hizketa lehen bezala.

Adieraz nola edo hala beti euskaraz gizon hari eta gizonari datiboen arteko diferentzia.

Hona hemen, datiboan jar daitezkeen beste hitz ezagun batzu:
aeroneska
mekanikari
emakume
mutil
erizain
neskatila
esnesaltzaile
polizia
etxekoandre
postari
ileapaintzaile
taxista
.

(d) EMAN URLIARI / SANDIARI / BERENDIARI... BAT iradokitzeko, eta elkar hizketa eskenifikatzeko.

Eskenifika eraz elkar hizketa lehen bezala.

Komeni da, izen propioak, batzu bokalez eta beste batzu kontsonantez bukatzea.